• eu Txepetx arrunta
  • es Chochín común
  • iz. zient. Troglodytes troglodytes
Sailkapena
F. Troglodytidae, O. Passeriformes
Identifikazioa

Europako hegazti txikienetakoa da. Arre-gorrixka kolorekoa eta oso ildaskatua. Isatsa oso motza dauka eta maiz altxatzen du. Kantu indartsua, urrutitik entzun daitekeena. Espezie lurraldekoia.

Kantua

Jerome Fischer (XC173493)

 
Banaketa geografikoa

Habia iparraldeko hemisferioaren zati handi batean egiten du. Euskal Autonomia Erkidegoan lurralde osoan aurki dezakegu, eta Donostian ere hiriko edozein txokotan.

Habitat-a

Era guztietako habitatekin lotuta dago, baldin eta begetazio baxua eta trinkoa badago; bertan jarri ohi du habia. Baso- eta zuhaixka-erako habitatetan bizi da, baita parke eta lorategietan ere.

Lekualdaketak

Espezie sedentarioa Europa hegoaldeko herrialdeetan. Hegazti nordikoak kontinentearen hegoaldera joaten dira negua igarotzera; halaber, gune garaietan umatzen duten populazioak leku epelagoetara jaisten dira neguan.

Mehatxuak/Kontserbazioa

Espezie hau ez dago arriskuan. Baso-azaleraren errekuperazioa mesedegarria izan da hegazti honentzat eta gaur egun neurrian hazten ari da Espainia osoan, urteko, %0,8ko hazkunde-tasa. Hiriguneetan, ibar-baso eta zuhaitz-gune eta begetazio trinkodun guneen suntsipena mehatxua izan daiteke hegazti honen kontserbaziorako. Testuinguru horretan, parkeetan gune “basatiak” uztea gomendatzen da, lorategirik gabe.

Txepetx arrunta-aren bero-mapa Donostian