Atlass
Ondare
naturala

Donostiako hegazti habiagileen atlasak (aurrerantzean atlaSS) hirian hazten diren espezie guztien banaketa ezagutzea du helburu. Asmo handiko ekimena da, hiru urteko iraupena izango du (2017-2019), hegaztiei eta bioaniztasunari lotutako erakundeen arteko adostasunetik eta partaidetzatik jaio da, eta hiritarrak ere prozesuaren alde aktiboa izango dira.

Proiektuaren lehenengo bi urteetan, 2017an eta 2018an, hainbat mendi-irteera egingo dira Donostian habiak egiten dituzten hegaztiak identifikatzeko. Lan hori errolden bidez egingo da, eta oro har hiriko azalera guztia estaliko dute. Ikusi edo entzundako hegazti guztiak kontu handiz apuntatuko dira. Informazio horrekin batera, ornitho.eus plataformaren bitartez bildutako aipamenak ere gehituko zaizkio proiektuari; plataforma hori donostiar guztiei irekita dago.

Irteerak egin eta gero, 2019. urtean datuak aztertuko dira eta proiektuaren azken produktua editatuko da: Donostiako hegazti habiagileen atlasa; liburuak gure hirian hazten diren hegazti-espezieen banaketa eta ugaritasunaren gaineko testu deskribatzaileak eta mapak bilduko ditu.

Jarduerak
Ezagutza
guztion eskura

Hurrengo tailerrak
  • Ez dago tailerrik aurreikusita.
Hurrengo irteerak
  • Ez dago irteerarik aurreikusita.
Hurrengo hitzaldiak
  • Ez dago hitzaldirik aurreikusita.

Multimedia
eta deskargak

Atal honetan atlaSS proiektuaren inguruan sortzen den material desberdina ikusi eta deskargatu ahal izango duzu, besteak beste argazkiak, eskuliburuak, audio zein gida desberinak.

Gure irteeraren batean parte hartu baduzu eta material grafikoa baduzu, atlassproiektua@donostia.eus helbidera bidali dezakezu.

Dokumentu guztiak

Parte-hartzaileak Erakundeak
eta elkarteak

Aranzadi Zientzia Elkartea

1947an jaio zen eta aitzindaria izan zen Euskadin ondare naturalaren azterketa eta behaketan. Elkarteko Ornitologia Saila erreferente da gaur egun hegaztien ikerketan eta atlaSS proiektua sustatu du eta bertako buru da.

Donostiako Udala

Donostiako Udalak, Ingurugiro Sailaren bitartez, hiriko ondare naturalaren ezagutza eta zaintza sustatzeko asmo irmoa dauka. Zentzu horretan, atlaSS proiektua Sailaren helburuekin erabat bat datorren tresna da.

Cristina Enea Fundazioa

Cristina Enea Fundazioa Donostiako Ingurumen Baliabideen Etxean kokatua dago eta herritarren artean ohitura eraldatzaileak sustatzen ditu, gizarte jasangarriagoa eta ingurumenarekin arduratsuagoa lortzeko.

Itsas Enara Ornitologi Elkartea

Itsas Enara Ornitologi Elkartea 1992an jaio zen; irabazi-asmorik gabeko erakunde hau Gipuzkoan dago kokatua, eta hegaztien ikerketa, dibulgazioa eta zaintza ditu helburu.

Boluntarioz soilik osatua dago eta Gipuzkoako hainbat hegazti-talderen errolden koordinazioaz eta garapenaz arduratzen da.

Ugatza Ornitologi Elkartea

Ugatza Ornitologi Elkartearen sortze-helburu dira hegaztien ikerketa, dibulgazioa eta zaintza. Itsas Enara Ornitologi Elkarteak bezala Ugatzak ere bere jarduera Gipuzkoan garatzen du batez ere.

SEO/Bird Life

SEO/BirdLife irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta hegaztiak eta haien habitatak zaintzea du helburu. Estatu mailako elkartea bada ere, Euskadin delegazio bat du eta tokiko talde bat Donostian.

Elkarteko kideek aktiboki hartzen dute parte lurraldeko hegazti-espezieen errolda- eta jarraipen-programetan.

Vasco de Camping Elkartea

Club Vasco de Camping Elkartea 1950. urtean sortu zen. Helburu altruistak ditu eta mendia eta naturari lotutako jarduerak egiten ditu. Orain dela gutxi ornitologia saila sortu du, mendizaleen artean hegaztien eta haien habitaten zaintza bultzatzeko.

Aldizka, Club-ak, hainbat prestakuntza-ikastaro eta txango ornitologiko antolatzen ditu.