• eu Etze-txinboa
  • es Curruca rabilarga
  • iz. zient. Sylvia undata
Sailkapena
F. Sylviidae, O. Passeriformes
Identifikazioa

Txinbo txikia, buztan luzea duena. Kolorazio grisaxka goiko aldeetan eta buruan; ardo-gorri kolorekoa beheko aldeetan. Begiko eraztuna gorria eta eztarrian orban zuriak. Emeak tonalitate ahulagoa du. Hankak eta mokoa argiak.

Intsektu eta armiarmez elikatzen da. Noizean behin haziak eta fruituak ere kontsumitzen ditu. Oso lurraldekoia, urduria, landarediaren adar artean etengabe mugitzen da.

Kantua

Peter Boesman (XC416585)

Banaketa geografikoa

Espezie termofiloa, Paleartiko hego-mendebaldeko endemikoa. Euskal Autonomia Erkidegoan lurralde osoan azaltzen da; bere banaketa Erkidegoan txinbo burubeltzaren antzekoa da. Donostian, ondorioz, kostako otalurretan aipatzen da, Ulian eta Igeldon, batez ere. Hiritik gertu ere ikusi daiteke, Uliako magalean, Sagueseko paseoaren amaieran.

Habitat-a

Zuhaixka edo sastraketan egiten du habia, altuera baxuan. Isatsa ageri den formazioak edo arantzadun beste batzuk, otadia esaterako, ditu gogokoenak. Donostian, batez ere, otadietara lotua dago.

Lekualdaketak

Espezie sedentarioa.

Mehatxuak/Kontserbazioa

Mehatxaturik ez dagoen espeziea. Udalerri mailan, berriz ere, bere habitata osatzen duten otadiak kontserbatzeko beharra nabarmentzea komeni da.

Etze-txinboa-aren bero-mapa Donostian