Sailkapena
F. Sylviidae,
O. Passeriformes
Identifikazioa
Gorputz liraineko txinboa, isats luzexka duena. Gaineko aldeek kolore arrexka dute, hegoko lumak gorri distiratsuak, deigarriak. Azpiko aldeak argiagoak, eta bularraldea arrosa. Isatsaren kanpoko lumak zuriak. Burua gris-urdina, eztarria eta begiko eraztuna zuriak. Emeak kolore apalagoa dauka, buruan grisik gabe. Hankak eta mokoa argiak ditu.
Intsektuez elikatzen da; udazkenean fruituak ere jan ditzake, migraziorako erreserbak areagotzeko helburuarekin.
Kantua
Banaketa geografikoa
Mundu mailan, Europa osoa eta Asia mendebaldeko zati handi batean umatzen da. Euskal Autonomia Erkidegoan, lurralde osoan aipatzen da. Donostian hegazti nahiko bakana da, habitat egokia eskaintzen dioten toki jakinetara mugatua. Adibidez, Ospitaleen inguruko landa paisaiako zonalde batean, ar bat antzeman zen kantari pausaleku batean.
Habitat-a
Toki irekietan bizi da edo sastrakak, otalurrak, belardi eta heskaiz osatutako mosaikoak (landazabaleko paisaia) edo baso ertzetako zuhaixkak bezalako toki erdiirekietan. Donostian landazabaleko lurretan bezala zuhaizti apur bat duten otalurretan aipatu da.
Lekualdaketak
Hegazti migratzailea, negua Saharaz hegoaldeko Afrikan ematen duena.
Mehatxuak/Kontserbazioa
Mehatxaturik ez dagoen espeziea, nahiz eta penintsula mailan beheranzko joera duen. Umatze tokietan, habitata suntsitzea litzateke mehatxu faktore nagusienetakoa. Donostiako kasuari dagokionez, testuinguru honetan, komenigarria litzateke landazabalean heskai lerroak sustatzea eta itsas bazterreko otadi eta txilardiak mantentzea.
Sasi-txinbo-aren bero-mapa Donostian