• eu Amilotx mottoduna
  • es Herrerillo capuchino
  • iz. zient. Lophophanes cristatus
Sailkapena
F. Paridae, O. Passeriformes
Identifikazioa

Espezie nahasezina, batez ere aurpegiaren diseinuagatik eta gandor zorrotz eta triangelu formakoagatik. Gainaldeak arrexkak eta behealdeak gris kanela kolorekoak. Beste parido batzuek bezala, neguan saldoak osatzen dituzte, askotan beste espezie batzuekin nahasiak.

Ornogabez elikatzen da eta, neguan, baita landare gaiez ere.

Kantua

Krzysztof Deoniziak (XC411264)

Banaketa geografikoa

Europako zati handi batean hedatuta dago. Euskal Autonomia Erkidegoan lurralde osoan bizi da. Donostian, Ulia edo Landarbaso bezalako habitat egokietara mugatzen da.

Habitat-a

Bereziki pinudiei lotua badago ere, bestelako basoetan edo parke eta lorategietan ere aipatu izan da. Donostian, batez ere, koniferoei (Montereyko pinuari) lotua azaltzen da.

Lekualdaketak

Bertako espeziea.

Mehatxuak/Kontserbazioa

Mehatxaturik ez dagoen espeziea. Bere ahaide den pinu-kaskabeltzari bezala, koniferoen landaketek mesede egin diote honen hedapenari ere.

Amilotx mottoduna-aren bero-mapa Donostian