Sailkapena
F. Sylviidae,
O. Passeriformes
Identifikazioa
Kolorazio kriptikoa duen silvidoa, arre-horixka kolorekoa, orban beltzekin. Sexuak antzekoak.
Intsektu eta ornogabez elikatzen da. Lurraldekoia, azpimarratzekoa da bere kantua, soinu lehor batez osatua, mekanikoa, matxinsalto edo txitxarrena bezalakoa (“sir’r’r’r’r’r’r’r’r’r…).
Kantua
Banaketa geografikoa
Europako eskualde epeletan eta Asiako erdialdetik mendebaldera umatzen du. Saharaz azpiko Afrikan igarotzen du negua. Euskal Autonomia Erkidegoako kasuan arrunta da lurraldearen erdialdetik iparraldera, eremu atlantikora lotua. Donostian itsasertz osoan zehar banatzen da, baita habitat egokia topatzen duen barnealdeko eremuetan ere.
Habitat-a
Habitat irekietan (belardiak) eta sastraketan bizi da. Donostiaren kasuan ohikoa da arantzadun sastrakak (otea) dituzten habitatetan eta sasi asko dagoen eremuetan, Ulia eta Igeldo mendien ipar-hegaletan esaterako.
Lekualdaketak
Udakoa, negua Afrika tropikalean igarotzen du.
Mehatxuak/Kontserbazioa
Mehatxaturik ez dagoen espeziea. Donostiako udalerrian espezie hau kontserbatzeko habia egiten duen habitatak babestu beharko lirateke. Testuinguru honetan, aldizka Ulian eta, batez ere, Igeldon gertatzen diren suteak arazo bat izatera hel daitezke.
Benarriz nabarra-aren bero-mapa Donostian