Sailkapena
F. Laridae,
O. Charadriiformes
Identifikazioa
Itxura nahasezina. Tamaina handiko kaioa, zuria, goiko aldeak grisak dituelarik. Mokoa eta hankak kolore horikoak. Helduak ez direnek marroi kolorazioa dute, aldakorra adinaren arabera (helduaren lumajea 4-5 urterekin lortzen da).
Espezie oportunista, mota guztietako baliabidetaz elikatzen da, arrainetatik hasita krustazeo, zizare, zabor organiko eta zabortegietako hainbat hondarretaraino.
Kantua
Banaketa geografikoa
Paleartiko hego-mendebaldean banatzen da, hau da, Espainia, Portugal, Mediterraneo mendebaldea, Afrika iparraldea eta Makaronesia. L. m. michahellis subespezieak, gainera, Europa erdialdeko hainbat gune kolonizatu ditu. Euskal Autonomia Erkidegoan kostalde osoan zehar umatzen du eta baita Arabako eremu heze batzuetan. Orokorrean, populazioa gehienez ere 4000 bikotetan estimatu da. Gipuzkoan, populazioaren gehiengoak Donostian umatzen du, batez ere Santa Klara irlan eta Ulian, non guztira 900 bikote baino gehiago zenbatu diren. Populazio hau egonkortuta dago, neurrizko beherakada bat ere jasaten ari delarik.
Habitat-a
Kostaldeko itsaslabarretan umatzen du. Hainbat habitat ezberdinetan elikatzen da, portuetatik hasita, larre, zabortegi eta itsasoan ere bai.
Lekualdaketak
Gipuzkoako populazioa sedentarioa da. Eraztunketa bidez egindako ikerketen arabera, indibiduo gehienak haien jaiotze eremutik (kolonia) ez dira 50 km baino gehiago urruntzen.
Mehatxuak/Kontserbazioa
Mehatxaturik ez dagoen espeziea. Kolonietan eragozpenak jasateak gustuko ez diren prozesuak eragin ditzake, aleen mugimendua hiri-eremu eta teilatuetarantz esate baterako.
Kaio hankahoria-aren bero-mapa Donostian