• eu Berdantza horia
  • es Escribano cerillo
  • iz. zient. Emberiza citrinella
Sailkapena
F. Emberizidae, O. Passeriformes
Identifikazioa

Txolarrearen antzeko tamaina eta itxura du; kolorazioari dagokionez, horiak, arre-grisaxkak eta gaztain-koloreak nabarmentzen dira. Udaberrian, arrak burua eta sabelaldea horia izaten du; ipurtxuntxurra gorrixka. Emeak kolorazio arrexkagoa du.

Kantua

PE Svahn (XC212563)

Banaketa geografikoa

Europa erdialde eta iparraldean banatuta dago, Asia mendebalderaino iristen da. EAEn lurralde osoan azaltzen da, baina ez modu jarraituan, izan ere, gero eta ez-ohikoagoa da. Donostian, batez ere kostaldeko zuhaixkadun habitatetan aipatzen da, Ulian eta Igeldon, baina sakabanatutako zuhaitzak dauden lekuetan, sastrakadi-zuhaizti trantsizio eremuetan edo landazabaleko heskaietan ere agertzen da, S. Marko gotorlekuan esate baterako.

Habitat-a

Landazabal eremuetan, sastrakadiak dituzten zelaietan, zuhaixketan eta kostako otalurretan dauden sakabanatutako sastrakadiak dituzten leku irekietan bizi da. Donostian nahiko ondo banatuta dago, nahiz eta ez dagoen modu jarraitu batean, espezie hau ez baita oso ugaria. Kostako otalurretan eta sastrakadi eremuetan edo sastrakadi-zuhaizti trantsizio lekuetan gailentzen da.

Lekualdaketak

Europa hegoaldeko populazioak sedentarioak dira. Donostiaren kasuan, dena den, ez dakigu udalerrian ugaltzen diren hegaztiak urte osoan zehar umatze-lurraldeetan geratzen diren ala ez.

Mehatxuak/Kontserbazioa

Espeziearen gainbehera, Europa osoan orokorra dena, batez ere nekazaritzan erabiltzen diren herbizida eta intsektiziden ondorio da. Izan ere, erabilera honek elikagai eskuragarritasunean (haziak, intsektuak...) jaitsierak eragiten ditu. Maila lokalean, Igeldo edo Uliako sastrakadi eta otalurren erreketak udalerrian espeziearen kontserbaziorako arazoa dira. Aldi berean, herbizida edo plagiziden gehiegikeria landazabalean mehatxua izan daiteke ere bai.

Berdantza horia-aren bero-mapa Donostian