Sailkapena
F. Picidae,
O. Piciformes
Identifikazioa
Okil handiaren antzekoa den espeziea, baina askoz txikiagoa, txolarre bat baino pixka bat handiagoa. Okil handiak bezala, kolorazio zuri-beltza; bizkarralde beltza eta zuria eta azpialdeak zuriak alboetan marrak dituelarik. Uzki aldean ez du kolorazio gorririk; arrak pileo gorria du (emearena beltza da).
Intsektuetaz elikatzen da eta, oso gutxitan, hazi eta landare-gaiez. Hegaztientzako jantokietan ez da hain arrunta.
Kantua
Banaketa geografikoa
Paleartikoan ondo banatuta, bai eremu borealetan eta baita eremu epeletan ere, eskualde mediterraneoan bakantzen da. Euskal Autonomia Erkidegoan lurralde osoan agertzen da. Donostian, nahiz eta espezie hau arraroa ez den, hautematen zaila da. Bereziki baso izaera duten parke handietan aipatu da, Ametzagainan esaterako, baina baita lorategi izaera gehiago duten eremuetan ere, Erriberetako Memoria Parkean adibidez.
Habitat-a
Espezie hostogalkorrez osatutako basoko habitatak hartzen ditu.
Lekualdaketak
Espezie sedentarioa eta lurraldekoia.
Mehatxuak/Kontserbazioa
Espeziearentzako mehatxu faktore nagusia zuhaitzen mozketaren eta bertako basoa pinu edo eukaliptoekin ordeztearen eraginez gertatutako habitataren galera da. Hariztien eta ibaiertzeko basoen kontserbazioa, parke eta lorategietako ale zaharrena eta bertako espezie hostogalkorren landaketa, pizido honen kontserbazioan lagunduko luketen neurriak dira.
Okil txikia-aren bero-mapa Donostian