Sailkapena
F. Paridae,
O. Passeriformes
Identifikazioa
Espezie ezagunenetako bat da, jantokietan bere presentzia ohikoa delako. Gorputz potxoloa duen txoria, txikia, moko konikoa eta motza. Goiko aldeak urdinxkak eta behekoak horixkak. Buruaren goiko aldea urdina, koilare urdina eta masail zuriak helduetan eta horixkak gazteetan.
Espezie omniboroa, intsektu eta ornogabez, fruitu eta haziez elikatzen da. Ohikoa jantokietan.
Kantua
Banaketa geografikoa
Banaketa eremu zabala duen espeziea, Europatik Afrika iparraldea eta Asiaraino. Euskal Autonomia Erkidegoan lurralde osoan agertzen da. Donostian koadrikula ugaritan aipatzen da.
Habitat-a
Habitatari dagokionez oso zorrotza ez den espeziea. Zuhaiztiak behar ditu umatzeko eta baso-eremuetan eta baita lorategi eta parkeetan egiten du. Hostogalkorrak koniferoak baino gehiago nahiago ditu. Espezie troglodita, zuhaitzetako zuloetan umatzen du, baita habia kutxetan ere.
Lekualdaketak
Bertako espeziea. Gazteak, dena den, neurri bateko mugimenduak (>100 km) egitera hel daitezke behin jaiotako lurraldea utzi ondoren.
Mehatxuak/Kontserbazioa
Mehatxaturik ez dagoen espeziea. Baso-azaleraren berreskurapena mesedegarria izan da hegazti honentzat. Aldaketa globala gaur egun espezie honek aurre egin beharreko arazoetako bat izan daiteke, izan ere, udaberriaren aurreratzeak arrautzak jartzeko data eta beldarren eklosio garaia bat ez etortzea eragin dezake.
Amilotx urdina-aren bero-mapa Donostian