Sailkapena
F. Corvidae,
O. Passeriformes
Identifikazioa
Lumaje beltza; erroia baino txikiagoa, zeinarekin ez den nahastu behar. Gainera, erroiak ez bezala, honek hego motz eta zabalagoak dauzka, baita motzagoa eta ertz zuzenak (isats karratua) dituen isatsa ere.
Espezie oportunista, ia edozerretaz elikatzen da; ornogabeetatik hasita, haziak, fruituak, ornodun txikiak, sarraskiak eta zaborra ere bai.
Kantua
Banaketa geografikoa
Korbido honen banaketa eremua hego-mendebaldeko Paleartikora mugatzen da (Portugaletik Europa erdialderaino eta Erresuma Batura). Euskal Autonomia Erkidegoan lurralde osoan bizi da. Donostian ohikoa da hiriaren inguruko guneetan eta landa-ingurunean.
Habitat-a
Nahiago ditu paisaia irekiak, zuhaitzez, laborantzez, larreez eta abarrez osatutako mosaikoa dutenak. Donostiako kasuan landazabalari oso lotua dagoen hegaztia da, basoak ekiditen dituena. Ametzagaina edo Beloka bezalako parkeetan ere ikus daiteke.
Lekualdaketak
Espezie sedentarioa.
Mehatxuak/Kontserbazioa
Mehatxurik ez dagoen espeziea eta kontserbazio egoera onean mantentzen dena. Garai batean hegazti honek jazarpena pairatu zuen, nekazaritzan eta ehizan kalteak eragiten zituelakoan (gehiegikeria zen).
Belabeltza-aren bero-mapa Donostian