Sailkapena
F. Cinclidae,
O. Passeriformes
Identifikazioa
Bizitza urtarrera erabat moldatuta dagoen paseriformea. Gorputz trinkoa, zozo arrunt bat baino pixka bat txikiagoa. Buztana eta hegoak motzak. Hanka eta behatz sendo batzuk nabarmentzen dira, errekako substratura gogor heltzeko ur azpian elikatzen den bitartean. Goiko aldeak marroi-grisaxkak, buru marroia, beheko aldeak marroi ilun kolorekoak eta papar zuria. Sexu biak antzekoak. Gazteak gris-ezkatatsu kolorekoak, beheko alde zuriekin.
Erreka hondoko ornogabeez elikatzen da.
Kantua
Banaketa geografikoa
Paleartiko osoan ondo banaturik dagoen espeziea; Asia erdialderaino iristen da; eremurik lehorrenetan bere banaketa mendietara mugatzen da. Euskal Autonomia Erkidegoan Erkidegoaren erdialdetik gora agertzen da, Araba hegoaldean falta delarik. Donostian oso espezie urria da, bere habitata ere urria izatearen eraginez. Bere ugalketa gutxienez Igeldoren hegoaldean dagoen errekasto batean eta Martutene parean dagoen Urumearen ibaiadarretako batean baieztatu da. Edonola ere, populazioaren tamaina udalerrian 5 bikote baino gutxiagokoa da.
Habitat-a
Ur-laster garbi, ondo oxigenatu, iraunkor, sakonera gutxiko eta substratu harritsua dutenetara lotua dago; bertan haien elikagaia bilatzen dute, ornogabeen larbak batez ere. Ezaugarri hauek dituzten errekekiko duen menpekotasunak espezie bioindikatzaile gisa duen interesa eragin du. Pareta arrokatsuetan, eraikinetako paretetan edo zubietan aurkitzen dituen hutsuneetan umatzen du. Habia uraren gainean eraikitzen du.
Lekualdaketak
Espezie askorekin gertatzen den bezala, Europa hegoaldeko populazioak sedentarioak dira. Hau hala izanda, udalerrian umatzen duten hegaztiak, printzipioz, haien lurraldean edo hurbil mantentzen dira urte osoan zehar.
Mehatxuak/Kontserbazioa
Gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan kontserbazio arazorik ez duen espeziea da. Donostiako udalerrian, hala ere, populazioaren tamaina txikia da, berez, mehatxu faktore bat. Beharrezkoa da, testuinguru honetan, ubide eta ibaiertzeko landarediaren kontserbazio egoera ona babestea habia egiten duen erreketan. Katuek, arratoiek edo beste ugaztun batzuek egindako harrapakaritza, gehienbat ugalketaren arrakasta mugatzen duen faktore bat izango litzateke.
Ur-zozoa-aren bero-mapa Donostian