• eu Birigarro arrunta
  • es Zorzal común
  • iz. zient. Turdus philomelos
Sailkapena
F. Turdidae, O. Passeriformes
Identifikazioa

Zozoa baino apur bat txikiagoa da. Goialdea marroia dauka eta behealdea zuri-horixka edo zuria, orban beltz trinkoekin. Kolorea berbera da bi sexuetan. Zozo arrunta ahaidearen antzeko ohiturak eta habitata ditu. Udazken eta neguan fruitu eta baiaz elikatzen da eta zizareak eta ornogabeak jaten ditu urte osoan zehar. Ohikoa da zelaietan eta belar moztu berrian zizareak harrapatzen ikustea.

Kantua

Timo Tschentscher (XC375986)

 
Banaketa geografikoa

Europan oso zabalduta dago eta Asia erdiraino iristen da. Herrialde klimatiko boreal eta epelean bizi da (40º-70ºN). Euskal Autonomia Erkidegoan lurralde osoan egiten du habia. Donostian gehien zabaldutako espeziea da, udalerri osoan ikus daiteke.

Habitat-a

Basoko espeziea da eta lorategi, parke eta basoetan umatzen du. Habia leku baxuetan egiten du zuhaitz eta hormetako zuloetan, heskaietan edo huntzetan.

Lekualdaketak

Europa hegoaldeko hegaztiak sedentarioak dira, habiak leku garaietan egiten dituztenak izan ezik; azken horiek erregio mailako mugimenduak egiten dituzte negua leku baxuagoetan igarotzeko. Hegoaldeko Europara, neguan, hegazti ugari ailegatzen dira Europa iparraldetik, eta gehiengoak mediterraneo ingurura joaten dira.

Mehatxuak/Kontserbazioa

Espezie zinegetikoa, presio handia jasan zuen iraganean. Gipuzkoari dagokionez, postu finkoetatik ehizatzen da, baina iraganean baino gutxiago. Oso espezie malgua eta emankorra denez eta ez oso exigentea (hiriguneetan arazorik gabe egiten du habia) populazioa ondo errekuperatu da. Gaur egun populazioa egonkortuta dago.

Birigarro arrunta-aren bero-mapa Donostian