• eu Baso-txinboa
  • es Curruca mosquitera
  • iz. zient. Sylvia borin
Sailkapena
F. Sylviidae, O. Passeriformes
Identifikazioa

“Anonimo” itxura duen txoria, bereizgarri izan daitezkeen ezaugarririk gabe. Kolorazio okre-grisaxka, argiagoa beheko aldeetan. Lepoaren alboetan marka gris leun bat dauka. Hanka grisaxkak.

Intsektuetaz elikatzen da eta umatze garaitik kanpo, migrazioan batik bat, fruituetaz ere bai, hala nola masusta eta intsusaren baiataz.

Kantua

Timo Tschentscher (XC381269)

Banaketa geografikoa

Ia Paleartiko osoan banatuta, Europatik hasita Asia erdialderaino. Hegoalderagoko herrialdeetan bere banaketa ibaiertzeko basoetako eremu ospeletara edo mendietara mugatzen da. EAEn lurralde osoan agertzen da, nahiz eta Araba hegoaldean arraro bihurtzen den. Donostian leku gutxitan aipatzen den espeziea da eta, beraz, udalerriko espezie arraroenetako bat da. S. Marko, Miramon, Ospitale inguruko hegoaldean edota Igeldoko baso hostogalkor hezeetan aipatu da.

Habitat-a

Habitat fresko eta hezeetara loturiko espeziea. Donostian baso hostogalkor ospeletan agertzen da.

Lekualdaketak

Hegazti migratzailea, Saharaz hegoaldeko Afrikan igarotzen du negua.

Mehatxuak/Kontserbazioa

Mehatxaturik ez dagoen espeziea.

Baso-txinboa-aren bero-mapa Donostian