Sailkapena
F. Turdidae,
O. Passeriformes
Identifikazioa
Txori txikia eta buru handi itxurarekin, askotan zutoin baten gainean edo heskai edo adar baten puntan pausatuta ikusi daiteke. Arretan, burua beltza eta bizkar aldea beltz-zikin kolorekoa, marra arreekin; beheko aldeak gorri-laranja kolorekoak eta orban zuria lepoan. Emea antzekoa da, baina orokorrean tonu ahulagoekin eta burua arrexka.
Intsektuetaz elikatzen da. Ondo nabarmentzen den espeziea, lurraldekoia, hautemateko erraza.
Kantua
Banaketa geografikoa
Hainbat subespezie Europa, Afrika eta Asian. Euskal Autonomia Erkidegoan lurralde osoan agertzen da, itsaso mailatik hasita eremu menditsuetaraino. Donostian zuhaixka-erako habitatetara lotua dago, bai kostan eta bai landazabal eremuetan ere.
Habitat-a
Zuhaixka eta sasitzetan umatzen du. Sastraka, kostako otalur, belardi edo zuhaixkadun larreetan... bizi da. Donostian dentsitate altuenetako bat, seguru aski, Ulia eta Igeldoko otadi eta txilardietan egongo da.
Lekualdaketak
Gurea bezalako latitudeetan espeziea sedentarioa da. Hala ere, ezin da baztertu neguan zehar garrantzia izan dezaketen lekualdaketak egotea, behintzat indibiduo zehatz batzuetan.
Mehatxuak/Kontserbazioa
Mehatxaturik ez dagoen espeziea. Donostiaren kasuan, landazabal paisaiaren hondatze edo desagerpenaren ondorioz gertatutako habitataren galera edo kostako otalur eta sastrakak dauden lekuetan basoberritze lanak egitea, espezie honek udalerrian dituen bi mehatxu faktore nagusiak izan daitezke.
Pitxartxar burubeltza-aren bero-mapa Donostian