• eu Kaskabeltz txikia
  • es Carbonero palustre
  • iz. zient. Poecile palustris
Sailkapena
F. Paridae, O. Passeriformes
Identifikazioa

Pinu-kaskabeltzaren antzekoa, garondoko orban zuria ez badu ere. Gainera, bizkarraldean eta hegoetan ere ez du kolore urdinik. Tonu gris-arrexkak ditu, gainaldeetan marroi gehiago behealdeetan baino. Gorbata beltza.

Ornogabez elikatzen da udaran eta landare gai ezberdinez neguan (haziak, fruituak …).

Kantua

Niels Van Doninck (XC410061)

Banaketa geografikoa

Mundu mailan, bere hedapena bi gunetan banatzen da, hurrenez hurren Europako eremu epela eta Asia ekialdea hartzen dituztenak. Euskal Autonomia Erkidegoan lurraldearen eskualde atlantikoan bizi da. Donostian oso espezie urria ez bada ere, hedapen mugatua dauka, batez ere baso helduetara lotua baitago. Antondegi (Martutene) edo Landarbaso bezalako landa-eremuetan antzeman izan da.

Habitat-a

Basoko espeziea, bertako baso hostogalkorrei lotua. Donostian, batez ere harizti, pagadi edo erriberako basoetan aurkitzen dugu.

Lekualdaketak

Bertako espeziea.

Mehatxuak/Kontserbazioa

Mehatxurik gabeko espeziea bada ere, berezko basoaren mozketa edo suntsiketa benetako mehatxu izatera iris liteke udalerri mailan.

Kaskabeltz txikia-aren bero-mapa Donostian