Sailkapena
F. Muscicapidae,
O. Passeriformes
Identifikazioa
Lirain itxura duen txoritxoa, hego luze eta puntadunekin. Kolorazio gris-arrexka. Moko fina, intsektiboroen tipikoa. Beheko aldeak goikoak baino argiagoak. Hanka txikiak, ilunak.
Airean ehizatzen dituen intsektuez elikatzen da. Ohikoa da zutoin, kable edo adarretan pausatuta ikustea; airean haien harrapakina ehizatzen dute gero berriz leku berberera bueltatzeko.
Kantua
Banaketa geografikoa
Ugaltzaile bezala Europako parte handi batean banatzen da, baita Asia mendebalde eta erdialdean eta Afrika iparraldean ere. EAEn lurralde osoan agertzen da. Donostian ere udalerri osoan ondo banatuta dagoen espeziea da. Hiriko parkeetan eta urbanizazioetan ere ikusi daiteke.
Habitat-a
Basoko hegaztia. Dentsitate gutxiko zuhaiztiak nahiago ditu eta bertan umatzen da. Parke eta lorategietan ere agertzen da eta eraikinetan umatzera heltzen da. Hala, Igeldo edo Uliako basoko eremuetan ikus daiteke, baita Ametzagaina bezalako parkeetan edo Intxaurrondo bezalako auzoetan dauden urbanizazioetan.
Lekualdaketak
Espezie transahararra. Afrika tropikalean igarotzen du negua.
Mehatxuak/Kontserbazioa
Mehatxaturik ez dagoen espeziea.
Euli-txori grisa-aren bero-mapa Donostian