Sailkapena
F. Motacillidae,
O. Passeriformes
Identifikazioa
Buztanikara zuriaren antzekoa, baina gorputza pixka bat lerdenagoa eta buztana luzeagoa. Kolorazioari dagokionez, sexu biak berdintsuak dira. Goiko aldea errauts-gris kolorekoa eta beheko aldea horia, biziagoa dena buztan azpiko estal-lumetan. Begi-zerrenda eta bibote zuriak ditu; arretan, eztarria beltza. Hegan hegal-marra zuria ikusten zaio.
Intsektu eta ornogabe txikiez elikatzen da ur-masa eta leku hezeen inguruan.
Kantua
Banaketa geografikoa
Banaketa zatikatua; Europan, eskualde zirkun-mediterraneoan eta Asian agertzen da; Errusia eta Tibeteko eremu handi batzuetan falta da. Euskal Autonomia Erkidegoan lurralde osoan azaltzen da. Donostian, udalerri osoko ibai eta ubideetan aipatzen den espeziea da.
Habitat-a
Pareta arrokatsuetan, zubietan edo ur-masen ondoan dauden beste eraikuntza mota batzuetan umatzen du. Donostian Urumean eta Orian egiten du, bai eta beste ur-laster batzuetan ere, hala nola Igarako ubidean.
Lekualdaketak
Europa hegoaldeko populazioak sedentarioak dira, beraz Donostian behatzen ditugun aleak, printzipioz, bere lurraldean geratzen dira urte osoan zehar.
Mehatxuak/Kontserbazioa
Mehatxaturik ez dagoen espeziea. Mehatxu garrantzitsuenen artean ur-lasterren aldaketa egongo litzateke; kanalizazioak, ibaiertzeko landarediaren suntsipena eta kutsadura (isuriak, etab.).
Buztanikara horia-aren bero-mapa Donostian