• eu Buztanikara zuria
  • es Lavandera blanca
  • iz. zient. Motacilla alba
Sailkapena
F. Motacillidae, O. Passeriformes
Identifikazioa

Txori nahasezina, liraina, buztan luze eta beltza etengabe mugitzen du. Buru, eztarri eta bular beltza ditu eta kopeta eta aurpegi zuriak. Emeak arrak baino beltz gutxiago eta apalagoa dauka buruan. Grisa du bizkarraldea eta zuria sabelaldea. Intsektuz eta armiarmez elikatzen da, lurrean harrapatzen ditu azkar mugituz edo hegan. Begetaziorik gabeko edo begetazio leuneko tokiek erakartzen dute, hala nola, zelaiak, espaloiak eta asfaltoa edo teilatuak.

Kantua

Timo Tschentscher (XC332116)

 
Banaketa geografikoa

Europa eta Asia osoan zabaltzen da; Alaskaraino ere iristen da. Euskal Autonomia Erkidegoan oso espezie ugaria da eta ondo banatuta dago lurralde osoan. Donostian udalerri osoan ikus daiteke, oso begetazio trinkoa duten guneetan izan ezik. Landazabaletan zein hirian bertan aurki dezakegu, eta oso ohikoa da parke eta lorategietan.

Habitat-a

Espazio irekietan egoten da, etxe, ur, hezegune, laborantza eta hirietatik gertu.

Lekualdaketak

Populazio iberikoak bertakoak dira, eta, ziur asko, umatze-garaitik kanpo barreiadura-mugimenduak egiten dituzte. Hori klima latzagoa duten guneetan bizi eta neguan leku epelagoak edo baliabide trofiko gehiagokoak bilatzen dituzten populazioei aplikatzen zaie bereziki. Gainera, Europa hegoaldeko herrialdeek, neguan, Europa mendebalde eta iparraldetik datozen buztanikarak hartzen dituzte.

Mehatxuak/Kontserbazioa

Espezie hau ez dago mehatxupean. Landa-eremuetan plagizidak eta agente kimikoen erabilerak baliteke han bizi diren populazioei eragitea. Espainiari dagokionez, espeziea gainbeheran dago, urteko %-3ko tasarekin.

Buztanikara zuria-aren bero-mapa Donostian