• eu Miru beltza
  • es Milano negro
  • iz. zient. Milvus migrans
Sailkapena
F. Accipitridae, O. Falconiformes
Identifikazioa

Eguneko harraparia, ertaina, marra beltzak dituen marroi ilun kolorekoa; buztan urkilatua, baina ez miru gorriarena bezainbatekoa. Buru grisa, marra finduna.
Oportunista, karraskari txikiak bezala, hegaztiak, narrastiak, anfibioak, intsektuak edo arrainak jan ditzake. Ohikoa da zabortegietan eta sarraskietan; horregatik arrunta da abeltzaintzako inguruetan.

Kantua

José Carlos Sires (XC381736)

Banaketa geografikoa

Harrapari hau oso eremu zabalekoa da, Eurasiatik Afrika eta Australasiaraino.  EAEn lurralde osoan hedatua dago. Donostiari dakionez, hiriaren inguruko landa-eremuetan ikusten da, Igeldoren hegoaldeko hegaletan adibidez.

Habitat-a

Uretatik (erreka, urtegi, …) edo eremu zabaletatik (belardi, otalur eta landazabal) hurbil dauden basoetan bizi ohi da. Donostian landazabaleko paisaiari lotua azaltzen da espeziea. Umatzeko ez du zuhaizti handirik behar.

Lekualdaketak

Udatiarra, espezie honek negua Saharaz hegoaldeko Afrikan ematen du. Hala ere, geroz eta gehiago dira negua Espainiako hegoaldean ematen dutenak. Guk dakigula, Donostian umatzen ikusten diren hegaztiak desagertu egiten dira neguan, seguruenik Saharaz hegoaldeko Afrikara migratzeko.

Mehatxuak/Kontserbazioa

Mehatxaturik ez dagoen espeziea. Espezie hau zaurgarria da nekazal inguruan pozoi, arratoi-pozoi edo fitosanitarioen erabileraren aurrean, baita linea elektrikoekin talka eginez ere. Donostiako kasuan, ordea, espeziearen arriskurik handiena kopuru eskasaren ondoriozko ahulezia izan daiteke. Espezie  honek ere, beste batzuk bezala, ohiko landa paisaia babestea eskatzen du.

Miru beltza-aren bero-mapa Donostian