• eu Kopetazuri arrunta
  • es Focha común
  • iz. zient. Fulica atra
Sailkapena
F. Rallidea, O. Gruiformes
Identifikazioa

Uretako hegazti beltza, kopetan ezkututxo zuria duena; nahastezina. Ahateak ez bezala, moko zorrotza dauka eta ez zapaldua, eta hanka erdi-palmatuak, behatz bakoitza libre dagoela. Irisa gorrixka. Sexu biak antzekoak dira.

Uretako landaretaz elikatzen da nagusiki.

Kantua

Marco Dragonetti (XC510571)

Banaketa geografikoa

Oso hedatua dagoen espeziea da, Eurasian eta  Afrika iparraldean agertzen da. EAEn lurralde osoan agertzen da, kostaldetik Araba barneko hezeguneetaraino. Donostiari dagokionez, Basozabalgo Golf Elkarte Berri Errealeko urmaeletan soilik baieztatu da umatu izana.

Habitat-a

Ur bareko guneetan umatzen da; hala nola, aintzira, urtegi, urmael… Uretako landaretza behar du ertzean, bere habia bertan ezkutatu ahal izateko.

Lekualdaketak

Beste hainbat hegaztirekin gertatzen den bezala, Europa hegoaldeko populazioak egonkorrak dira.

Mehatxuak/Kontserbazioa

Espezie ez mehatxatua maila globalean, baina bai gurean, bikoteen kopuru eskasagatik. Basozabalgo Golf Elkarte Berri Errealeko urmaeletan daukaten lasaitasuna izan daiteke, seguruenik, espeziea udalerrian azaltzeko faktore erabakigarria. Testuinguru honetan, ez da gomendatzen mantentzeko neurri berririk, urmaelak gaur egun dauden bezala mantentzea ez bada, eta uretako landaretza zaintzea edo areagotzea. Beste inguru batzuetan urmael berriak sortzeak espeziea udalerrian ugaltzea indar dezake, horiek kolonizatzen baditu. Zenbait urmaeletan maskoten presentzia (zakurrena, batez ere) izan daiteke, seguruenik, espezie hau beste zonalde batzuetan egonkortzeko eragozpen nagusia

Kopetazuri arrunta-aren bero-mapa Donostian