• eu Belatz gorria
  • es Cernícalo vulgar
  • iz. zient. Falco tinnunculus
Sailkapena
F. Falconidae, O. Accipitriformes
Identifikazioa

Belatz txikia, hego eta buztan laburrekin. Goiko aldeak gaztaina-kolorekoak, orban beltzekin; beheko aldeak argiak, orbanekin baita ere. Hegoen muturrak beltzak. Arraren burua grisaxka da, emearena marroia den bitartean. Hegan azkarra da eta airean geldi maiz ikusi daiteke.

Tamaina ertain edo txikiko harrapakinez elikatzen da, hala nola, intsektuak, hegaztiak, narrastiak edo mikrougaztunak. Sarritan, zapelatz arrunta bezala, zutoin eta kableetan jartzen da.

Kantua

Benjamin Drillat (XC264925)

Banaketa geografikoa

Europan, Asian eta Afrikan aurkitzen da. Euskal Autonomia Erkidegoan lurralde osoan agertzen da eta harrapari arruntenetako bat da. Donostian hainbat koadrikulatan aipatzen da.

Habitat-a

Harkaitz eta harrobietan egiten du habia, euskarri artifizialetara, eraikinak esaterako, ondo egokitu den arren. Korbidoen habia zaharrak ere erabili ditzake. Donostian, harkaitz, harrobi eta eraikinekin (Igeldon, Txomin Enean, Grosen...) lotzen da batez ere. Habia balkoietako lorontzitan ere (Ibaetan adib.) egin izan duela egiaztatu da.

Lekualdaketak

Espezie askotan gertatzen den bezala, Europa hegoaldeko populazioak sedentarioak dira. Hala ere, ezin da baztertu Europa iparraldeko jatorria duten hegaztien presentzia neguan zehar.

Mehatxuak/Kontserbazioa

Mehatxaturik ez dagoen espeziea. Espezie honen kontserbaziorako arazo bihur daitezkeen mehatxuen artean, habitataren suntsipena eta aldaketa, ibilgailuen harrapaketak eta legez kanpoko ehiza aipatu daitezke.

Belatz gorria-aren bero-mapa Donostian