Sailkapena
F. Emberizidae,
O. Passeriformes
Identifikazioa
Tonu arre-horixkak dituen emberizidoa, arretan kontraste handiagoarekin emeetan baino. Arretan, buru horia lepape eta maskara beltzarekin kontrastatzen duena; pileo eta garondoa oliba-kolorekoa, ipurtxuntxurra bezala, ez dena gorrixka berdantza horiaren kasuan bezala.
Hegazti alejalea, gramineoak egotearen menpekotasun handia duena; umatze garaian ornogabeak ere kontsumitzen ditu.
Kantua
Banaketa geografikoa
Banaketa zirkun-mediterranearra duen espeziea. EAEn lurralde osoan azaltzen da. Donostian, arraroa izan gabe, arrunta ere ez den espeziea da. Igeldon, udalerriaren hegoaldeko landazabaletan eta Ametzagainako parkean aipatzen da bakanka. Litekeena da beste eremu batzuetan ere egotea, baina bere urritasunak antzemateko zailagoa izatea eragiten du.
Habitat-a
Sakabanatutako zuhaitzak edo zuhaixkak dauden leku erdi-irekietan bizi ohi da, Ametzagaina bezalako hiriko parkeak barne. Landazabaleko heskaietara eta Igeldoko kostako otalurretara loturik ere agertzen da.
Lekualdaketak
Es una de las especies cuya presencia en Europa se ve influenciada por el uso de agroquímicos y la pérdida de hábitat. En S. Sebastián es una especie muy poco conocida, para la cual se desconoce su estado de conservación. Convendría estudiarla en detalle para definir qué hábitats son los que usa preferentemente y, posteriormente, identificar, si cabe, las amenazas que pueda tener a nivel local.
Mehatxuak/Kontserbazioa
Europan agrokimikoen erabilerak eta habitataren galerak eragina izan dute espezie honen presentzian. Donostian nahiko ezezaguna den espezie bat da, bere kontserbazio egoera ezagutzen ez delarik. Zehaztasunez ikertzea komenigarria litzateke, nagusiki erabiltzen dituen habitatak definitzeko eta, ondoren, maila lokalean izan ditzakeen mehatxuak identifikatzeko.
Hesi-berdantza-aren bero-mapa Donostian