• eu Okil beltza
  • es Picamaderos negro
  • iz. zient. Dryocopus martius
Sailkapena
F. Picidae, O. Piciformes
Identifikazioa

Europako pizidorik handiena da. Kolore beltzekoa, arrak txano gorri bat dauka buruan, emeen kasuan garondora mugatzen dena. Lepo luzea; moko boteretsua, grisaxka.

Zuhaitz zaharren enborretan harrapatzen dituen larbak janez elikatzen da, baita inurriez ere.

Kantua

Jarek Matusiak (XC407854)

Banaketa geografikoa

Duela urte gutxi arte hegazti arraroa zen EAEn. Bertako populazioaren hedapena, dena den, azkarra izan da, eta, egun, lurralde osoan agertzen da. Donostian Añarbeko urtegiaren inguruko jatorrizko basoetan aipatzen da.

Habitat-a

Espainiako populazioen kasuan, espezie hau kontserbazio-egoera onean dauden pagadi eta pinudiekin lotzen da gehienbat. EAEko populazioa pagadiekin lotzen da, batik bat. Hori bera gertatzen da, halaber, Donostiako udalerrian ugaltzen diren bikoteen kasuan.

Lekualdaketak

Bertako espeziea.

Mehatxuak/Kontserbazioa

Bizitzeko zuhaitz zaharren beharra duen espezie bat da, zuhaitz horietan baitago bere elikagai iturri nagusia (koleoptero saproxilikoen larbak). Maila lokalean, espeziearen presentzia sustatzeko garrantzitsua da Urdaburu inguruko magaletan hazten diren pagadiak babestea eta, maila apalagoan, Landarbaso ingurukoak.

Okil beltza-aren bero-mapa Donostian