• eu Kuku arrunta
  • es Cuco común
  • iz. zient. Cuculus canorus
Sailkapena
F. Cuculidae, O. Cuculiformes
Identifikazioa

Gorputz estilizatuko hegaztia, buztan eta hegal luzeak dituena, hegan gabirai itxura ematen diolarik. Arra gris kolorekoa da bizkarraldean, eta zuria azpialdeetan; emeak bi lumaje mota ditu: grisaxka, arraren antzekoa, edo gorrixka.

Kantu nahastezina, izena ematen diona: ku-ku.

Ornogabeez elikatzen da, batez ere beldarrez (izurriteen kontrol ona da).

Kantua

Bram Vogels (XC474912)

Banaketa geografikoa

Paleartikoaren zatirik handienean zabaldutako espeziea, Europatik Asiara eta Afrika iparrera. EAEn lurralde osoan dago hedatua. Donostiari dakionez, ohikoa da zuhaizti eta landazabaleko zonaldeetan.

Habitat-a

Basoko espeziea, mota guztietako zuhaiztietan bizi da, baso gazteetan zein baso helduetan. Umatze parasitarioa egiten du, beste espezie batzuen habian jartzen ditu arrautzak, eta horiek arduratzen dira kukuaren txitak inkubatzeaz eta elikatzeaz.

Lekualdaketak

Udako espeziea Europan; Saharaz hegoaldeko Afrikan ematen du negua.

Mehatxuak/Kontserbazioa

Mehatxaturik ez dagoen espeziea da, baina maila lokalean basoak suntsitzeak kalte egin diezaioke. Kukuaren kontserbaziorako intsektizidek ere ondorio kaltegarriak eragin ditzakete, harrapakinen eskaintza murriztean. Hori da pinu-beldarrari aurre egiteko erabiltzen diren plagiziden kasua, espeziearentzat garrantzi handiko baliabide trofikoa baita beldarra. Afrikako habitata aldatzea eta lehorteak ere mehatxua izan daitezke haien kontserbaziorako.

Kuku arrunta-aren bero-mapa Donostian