• eu Haitz-usoa
  • es Paloma bravía
  • iz. zient. Columba livia
Sailkapena
F. Columbidae, O. Columbiformes
Identifikazioa

Uso trinkoa, borobildua; etxe-usoaren arbasoa da, zeinarekin hibridatu egiten den. Gorputz grisa, ipurtxuntxur zuria eta hegoak bi banda beltz bereizgarrirekin. Gaur egun zaila da populazio bat basatia edo etxekotua den bereiztea.

Landare-gaiez elikatzen da, batez ere kimu eta haziez.

Kantua

Timo Tschentscher (XC270097)

Banaketa geografikoa

Jatorriz, espeziea Europa eta Asia erdialdean banatzen zen. Gaur egun ia mundu osoan ikusi daitekeen espeziea da. Euskal Autonomia Erkidegoan lurralde osoan agertzen da, hirigune eta baserrietara lotua. Donostian udalerri osoan umatzen du, nahiz eta baso izaera duten eremu ez-hiritarretan ez den agertzen.

Habitat-a

Eraikin eta harkaitzetan umatzen du.

Lekualdaketak

Espezie sedentarioa. Populazio batzuk lekualdaketak egiten dituzte, baina hau guztiz ezezaguna da Donostiako populazioarentzako.

Mehatxuak/Kontserbazioa

Etxekotutako populazioekin hibridazioa da, izatekotan, haitz-usoaren kontserbazio arazo nagusia.

Haitz-usoa-aren bero-mapa Donostian