Sailkapena
F. Sylviidae,
O. Passeriformes
Identifikazioa
Paseriforme txikia, arre-gorrixka kolorekoa goiko aldeetan; beheko aldeak argiak. Buruan bekain argi bereizgarria du. Gorputz potxoloa, hego oso motz eta borobilduekin. Buztana, abaniko forma duena, handia da.
Espezie intsektiboroa, neguan landare-gaiak ere jaten dituen arren.
Kantua
Banaketa geografikoa
Gehienbat eskualde zirkun-mediterraneoan banatuta. Euskal Autonomia Erkidegoan lurralde osoan azaltzen da. Donostian udalerri osoan ondo banatuta dago, habitat egokia dagoen lekuetan, hiriaren kanpoaldean batez ere.
Habitat-a
Urari lotutako landaredi itxietan umatzen du, erreketan, ubideetan, kanaletan, hezeguneetan... Donostian ohikoa da ia mota guztietako gune hezeetan, landaredi nahasi asko dagoen lekuetan, hala nola sasitzak, sahastiak...
Lekualdaketak
Espezie sedentarioa, lurraldekoia.
Mehatxuak/Kontserbazioa
Mehatxaturik ez dagoen espeziea. Bere habitatak, hala ere, askotan "garbiketa" lanak jasaten ditu, saihestu beharko litzatekeena. Ibaien ibilgu, ubide eta kanaletako ibaiertzeko landaredi nahasi eta itxia kontserbatzea behar-beharrezkoa da espezie honen kontserbazioa ziurtatzeko.
Errekatxindorra-aren bero-mapa Donostian