• eu Txoka arrunta
  • es Pardillo común
  • iz. zient. Carduelis cannabina
Sailkapena
F. Fringillidae, O. Passeriformes
Identifikazioa

Bizkarraldea arre kolorekoa duen fringilidoa; hego beltzak eta alboko aldeak eta sabela kolore argikoak. Arrek, gainera, umatze garaian oso deigarria den lepape gorria izaten dute. Buru grisaxka, kopetan arrek orban gorri bat dutelarik.

Gehienbat haziez elikatzen da. Umatze garaian intsektuak ere jaten ditu.

Kantua

Jarek Matusiak (XC187100)

Banaketa geografikoa

Banaketa paleartikoa duen espeziea, Europan, Asian, Afrika iparraldean eta Kanarietan dagoelarik. EAEn lurralde osoan agertzen da. Donostian espezie arraroa da ugaltzaile moduan, Igeldo mendebaldean eta Añorga eta Altza artean dagoen landa-eremuko landazabal batzuetan aipatu delarik, baita Landarbason ere.

Habitat-a

Leku irekiekin lotzen den espeziea da, bai kostan eta baita mendietan ere. Sastrakadietan umatzen da, altuera baxuan, landazabaletan eta zuhaixkadun habitatetan, baso-eremu itxiak ekiditen dituelarik. Donostian, batez ere, hiri kanpoaldeko landazabal paisaiarekin eta Igeldoko kostako otalurrekin lotzen da.

Lekualdaketak

Iparralderagoko populazioak migratzaileak dira eta hegoalderagokoak sedentarioak. Ezezaguna da Donostian umatzen diren txokak udalerrian geratzen diren urte osoan zehar ala ez.

Mehatxuak/Kontserbazioa

Mehatxaturik ez dagoen espeziea. Hala ere, agrokimikoen gehiegizko erabilerak bere presentzia arraroagoa izaten laguntzen du.

Txoka arrunta-aren bero-mapa Donostian