Udalerrian habia egin dezaketen hegaztiak bereizteko ikastaro teoriko-praktikoa. Tailer honen helburua herritarrei hegazti espezieen formakuntza aurreratua eskaintzea da, Donostiako Udaleko Ingurumen Sailak, Aranzadi Zientzia Elkarteak, Cristina Enea Fundazioak, Itsas Enara Ornitologia Elkarteak, Ugatza-Vasco de Camping Elkarteak eta SEO/Birdlifek sustatzen duten Donostiako hegazti habiagileen atlasa burutzeko egitasmoaren baitan.
Ikastaroa ordu t'erdiko bi saio teoriko izango ditu, bai eta teoria praktikan jartzeko behaketak egiteko irteera bat ere.
Praktikari buruzko informazioa:
Azaroaren 18an, 9:00etan, Ametzagaina Parkearen sarreran (Viveros Ducasse ondoan).
Ibilbidea: Ametzagaina.
Iraupena: 2-3 ordu.