• eu Hontz zuria
  • es Lechuza común
  • iz. zient. Tyto alba
Sailkapena
F. Tytonidae, O. Strigiformes
Identifikazioa

Hontz zuria azpialdeetan eta arrexka gainaldeetan, buru handia eta bolumen handikoa duena, “belarririk" gabea. Begi beltzak. Sexu biak oso antzekoak.
Orotariko harraparia, ondorioz, hainbat harrapakin mota jaten dituena, baina nahiago ditu mikrougaztunak, hau da, karraskari txikiak eta intsektujaleak (saguak, lursaguak, satitsuak…). Testuinguru honetan, karraskarien izurriteen kontrol ona da.

Kantua

Jarek Matusiak (XC370711)

Banaketa geografikoa

Espezie hau oso hedatua dago, ia mundu osoan ageri da, eskualde hotzenetan edo lehorrenetan izan ezik. EAEn lurralde osoan agertzen da. Donostiako kasuan hiriaren inguruan ikusten da nagusiki,  nahiz eta hirian ere dezente barneratzen den, batez ere parke edo espazio "naturalizatuetan". Horrela, Urgull edo Boulevard bezalako lekuetan aipatzen da, bertan gauez ehizan irteten baita. Askoz ere ohikoagoa da, halere, baserrietatik gertu dauden landazabaleko eremuetan.

Habitat-a

Eremu irekietan ehizatzen du, eta, beraz, baso-masa trinkoak saihesten ditu. Zuhaitz, eraikin, harrobi edo harkaitzetako zuloetan umatzen da.

Lekualdaketak

Bertako espeziea.

Mehatxuak/Kontserbazioa

Oraintsu arte, hontza gure geografiako gaueko harraparirik ohikoenetako bat zen. Zoritxarrez, azken urteotan espeziearen banaketa-eremuaren zati handi batean gainbehera egin du, landa-ingurunean pestiziden erabileraren, lursailen kontzentrazioaren edo eraikinak birmoldatzearen eraginez umatze eremuen galeraren ondorioz gertatzen diren aldaketak direla eta. Gainera, harrapaketen ondorioz hilkortasun handia duen espeziea da. Donostiako kasuan, landa-ingurunean gerta daitezkeen aldaketak (nekazaritza-paisaien urbanizazioa eta arratoi-pozoien edo plagiziden gehiegizko erabilera) eta harrapaketak espeziearentzat benetako eta egiaztatutako bi mehatxu dira.

Hontz zuria-aren bero-mapa Donostian