Sailkapena
F. Podicipedidae,
O. Podicipediformes
Identifikazioa
Hegazti urtarra, ahate txiki baten antza dauka baina ez da ahate bat. Gorputz potxoloa eta moko motz eta zuzena, puntaduna, ez laua ahateetan bezala. Udan, kolorazio ilunekoa, lepo gorrixka eta moko-ertza horia. Neguan, krema koloreduna. Isats oso motza, ia hautemanezina; "popa" zurixka, kotoi itxura duena.
Ornogabe txikiak eta ur azpian (urpean igeri egiten du) harrapatzen dituen arrainkumeak janez elikatzen da.
Kantua
Banaketa geografikoa
Europan, Asian, Afrikan eta Australian oso hedatuta dagoen espeziea. Euskal Autonomia Erkidegoan lurralde osoan aurki dezakegu, nahiz eta espezie oso ugaria ez den. Donostian hezegune bakar batean erregistratu da umatzea, Basozabal golfaren eremu barruan.
Habitat-a
Mota askotako eremu hezeetan umatzen du, beti ere hauek sakonera gutxiko ur geldoak dituztenean; putzu, kanal, urmael, erreka, padurak... Donostiaren kasuan urmael artifizial batean umatzen du.
Lekualdaketak
Kontinente iparraldeko populazioek urak izozten ez diren eremuetara migratzen dute. Europa hegoaldean populazioak sedentarioak dira, urte osoan zehar bere lurraldean mantentzen direlarik edo askoz jota umatze garaitik kanpo mugimendu txikiak egiten dituztelarik.
Mehatxuak/Kontserbazioa
Mehatxatuta ez dagoen espeziea eta bere kontserbazio egoera ona da. Donostiako kasuan, bere kontserbaziorako mehatxu nagusia bere umatzea hezegune bakar batera mugatua egotea da, honen suntsiketak edo aldaketak udalerritik habiagile bezala desagertzea eragingo lukelarik.
Txilinporta txikia-aren bero-mapa Donostian