Sailkapena
F. Sylviidae,
O. Passeriformes
Identifikazioa
Kolorazio nahasezina duen txinboa. Arra errauts-gris kolorekoa da, beheko aldeak zurixkak, burua beltza, begiko eraztuna gorria eta eztarri zuria. Emea arrexka da, buru grisa du eta begiko eraztunaren tonua ahulagoa.
Intsektuetaz elikatzen da; neguan landare-gaiak ere kontsumitzen ditu. Oso lurraldekoia, askotan bere hautematea errazagoa da kantuaren bidez. Landarediaren adar artean egon ohi da.
Kantua
Banaketa geografikoa
Banaketa zirkun-mediterraneoa duen espeziea. Euskal Autonomia Erkidegoan gehienbat eskualde mediterraneoan umatzen du, Araba hegoaldean. Dena den, kostaldean ere agertzen da, bertako klima leunak "mediterranear" izaera duten habitatak eta baldintzak egotea lagundu du eta. Donostian txinbo honen banaketa itsasertzarekin lotuta dago, zehazki, Ulia eta Igeldoko ipar-magalak estaltzen dituzten otalurretara batez ere.
Habitat-a
Sastraka mediterraneodun habitatetan bizi da, nahiz eta ibaiertzeko basoetan, dehesetan eta pinudietan ere ikus daitekeen. Donostian kostako otalurretara lotzen den espeziea da, batez ere txilardi eta otadietara edo ameztietara.
Lekualdaketak
Espezie sedentarioa.
Mehatxuak/Kontserbazioa
Mehatxaturik ez dagoen espeziea. Udalerri mailan, bere habitata osatzen duten otalurrak kontserbatzeko beharra nabarmentzea komeni da, habitat hau kaltebera da eta oso mehatxatuta dago aldizka kostan gertatzen diren suteengatik, Igeldon batez ere.
Txinbo burubeltza-aren bero-mapa Donostian