• eu Txinbo kaskabeltza
  • es Curruca capirotada
  • iz. zient. Sylvia atricapilla
Sailkapena
F. Sylviidae, O. Passeriformes
Identifikazioa

Europa mendebaldeko txinbo-espezierik ohikoena. Kolore grisaxkakoa, arrak txano beltza du buruan eta emeak, berriz, marroia. Lurraldekoia da, umatzeko garaian zein neguan. Begetazio trinkoan mugitzen da eta bertan umatzen du. Intsektujalea da, udazkenean eta neguan fruituak eta baiak jaten ditu.

Kantua

Timo Tschentscher (XC301893)

 
Banaketa geografikoa

Europan hazten da, Siberia mendebalderaino; baita Macaronesian eta Afrika iparraldean ere. Euskal Autonomia Erkidegoan lurralde osoan aurki dezakegu, baina oso leku siku eta arbola gabeak ekiditen ditu. Donostian ia udalerri osoan ugaltzen da.

Habitat-a

Ez da oso berozalea, basoetan eta begetazio trinkoa duten parkeetan umatzen du, gune ospeletan. Zuhaixka eta sasi baxuetan egiten du habia. Parkeetan ere ageri ohi da, baldin eta zuhaixka-kopuru jakin bat eta begetazio trinkoa badago, Urgull edo Ametzagainan eta Aiete edo Cristina Eneako guneetan gertatzen den bezala.

Lekualdaketak

Beste hegazti batzuekin gertatu ohi den bezala, Europa hegoaldeko populazioak bertakoak dira, eta, aldiz, nordikoenak hegoaldera joaten dira negua han igarotzeko.

Mehatxuak/Kontserbazioa

Ez dago arriskuan. Baso-azaleraren errekuperazioa mesedegarria izan da hegazti honentzat, eta gaur egun, Espainian, urteko, %4ko hazkunde-tasa du.

 
Txinbo kaskabeltza-aren bero-mapa Donostian