Sailkapena
F. Sturnidae,
O. Passeriformes
Identifikazioa
Tamaina ertaineko eta itxura trinkoa duen txoria. Beltza, more eta purpuratik berdera doazen irisazioekin. Gorputz osoan tanto zuri luzangak ditu. Hanka sendoak, arrosakarak. Moko luze eta argia.
Ornogabe eta landarez elikatzen da.
Kantua
Banaketa geografikoa
Europa eta Asiako zati handi batean banatuta dagoen hegaztia. EAEn lurralde osoan agertzen da, nahiz eta zenbat eta hegoalderago ugaltzaile moduan arraroago bihurtzen den, bertan arabazozo beltza gailenduko litzateke. Donostian hiriaren kanpoaldean agertzen da. Horrela, Unanue inguruan, Igeldon, 27 Poligonoa inguratzen duten baserrietan, Altza, Antondegi edo Zubietarantz... aipatzen da.
Habitat-a
Habitat gizatiartuetara lotua; landazabal nahiz hiriko parkeetan azaltzen da. Donostiaren kasuan, hiri kanpoaldeko landazabalarekin erlazionatzen den espeziea da. Zehazki, baserri, labore eta abereak dituzten larreek osatutako mosaikoetan agertu ohi da. Ganadua arabazozoaren presentziarako mesedegarria da.
Lekualdaketak
Europa hegoaldeko populazioak sedentarioak dira, neguan iparraldekoenak kontinentearen hegoaldera etortzen direlarik. Beraz, Donostiaren kasuan, litekeena da neguan lotarako hiriko zuhaiztiak erabiltzen dituztenak, Okendo kalekoa edo tren geltokian dauden zuhaitz handiak kasu, jatorri atzerritarra duten hegaztiak izatea.
Mehatxuak/Kontserbazioa
Mehatxaturik ez dagoen espeziea.
Arabazozo pikarta-aren bero-mapa Donostian