Sailkapena
F. Strigidae,
O. Strigiformes
Identifikazioa
Buru handiko eta “belarririk” gabeko hontza. Lumaje mimetikoa, gris-marroitik gorrira (asko aldatzen da banakoen artean) eta marratu eta bermikulatu beltz ugarirekin. Begi beltzak.
Era askotako harrapakinak ditu elikagai: hegaztiak, karraskari txikiak, intsektu handiak edo zizareak. Aipatu izan da hiri-eremuan bizi diren populazioek landa-eremukoek baino hegazti gehiago jaten dituztela.
Kantua
Banaketa geografikoa
Europako zati handi batean, Afrika iparraldean eta Ekialde Hurbileko zati batzuetan hedatua, Asia ekialderaino heltzen da. Euskal Autonomia Erkidegoan gautxori arruntenetakoa da eta lurralde osoan bizi da. Donostian oso hegazti ugaria da eta hirigunetik urrutiko basoetan (adib. Landarbason) edo hiri erdiko parke edo zuhaiztietan (adib. Cristina-Enean edo Polloeko hilerrian) umatzen da.
Habitat-a
Nonahiko espeziea. Zuloetan egiten du habia, batez ere zuhaitzetan. Ondorioz gutxieneko arboladia eskatzen du ugaltzeko, nahiz eta etxeetako zuloetan ere umatzen den. Donostian Uliarako igoeran dagoen etxe batean umatu izana egiaztatu da.
Lekualdaketak
Bertako espeziea.
Mehatxuak/Kontserbazioa
Mehatxurik gabeko espeziea. Hala ere, habiak egiteko zonaldeak zaintzea komeni da.
Urubi arrunta-aren bero-mapa Donostian