• eu Usapal turkiarra
  • es Tórtola turca
  • iz. zient. Streptopelia decaocto
Sailkapena
F. Columbidae, O. Columbiformes
Identifikazioa

Uso estilizatua, lerdena, isats luzanga duena, oinalde beltz eta punta zuriarekin. Gainontzeko gorputza ante kolorekoa, lepoan marka beltz fin bat nabarmentzen da, ilargierdi formarekin.

Landare-gaiez elikatzen da, batez ere kimu eta haziez.

Kantua

Timo Tschentscher (XC378736)

Banaketa geografikoa

Bere jatorrizko banaketa eremua Ekialde Hurbila eta Asia ziren, baina 1930. hamarkadaz geroztik Europa osoa kolonizatu zuen, Magreb eta Kanarietara iritsiz. Euskal Autonomia Erkidegoan lurralde osoan agertzen da. Donostiako udalerrian oso hegazti arrunta da.

Habitat-a

Hirigune, parke eta lorategietara lotutako espeziea. Donostian, lorategi eremuetan ikusten da, hala nola Pio XII inguruko parkeetan, baita zuhaizti ugari duten auzoetan, Martutene, S. Roke edo Aiete kasu, edo landatarragoak diren guneetan, Lauaizeta inguruan esaterako.

Lekualdaketak

Espezie sedentarioa.

Mehatxuak/Kontserbazioa

Mehatxaturik ez dagoen espeziea. Gaur egun hedapen prozesuan dagoen espeziea da.

Usapal turkiarra-aren bero-mapa Donostian