• eu Garrapoa
  • es Trepador azul
  • iz. zient. Sitta europaea
Sailkapena
F. Sittidae, O. Passeriformes
Identifikazioa

Espezie nahasezina, gorputz trinkoa, isats zuzen eta motza, moko indartsua eta kolore bereizgarria dituena. Gainaldeak urdin-gisaxkak; azpialdeak laranja kolorekoak; begi-marra beltza eta aurpegiaren behealdea zuria.

Ornogabez elikatzen da, batez ere enbor eta adarretan harrapatzen dituen intsektu eta armiarmez. Horretarako enbor eta adarrean gora eta behera ibiltzen da. Udazken eta neguan haziak eta fruituak ere jaten ditu.

Kantua

Peter Boesman (XC416632)

Banaketa geografikoa

Mundu mailan garrapoa Europa, Asia eta Afrika iparraldean hedatua dago, azpi-espezie ezberdinetan banatua. Euskal Autonomia Erkidegoan lurralde osoan azaltzen da. Donostian oso espezie ugaria da, hainbat koadrikulatan aipatzen delarik.

Habitat-a

Basoko espeziea. Zuhaizti helduari lotua. Hostogalkorrak nahiago ditu, batez ere haritzak eta erkametzak, baina pagadiak eta koniferoen basoak ere ondo onartzen ditu. Donostian, basoetan azaltzen da eta ondo moldatzen da Urgull, Ametzagaina, Cristina-enea edo Aiete bezalako hiri-parke handietara edo Uliako lorategi-gunera.

Lekualdaketak

Bertako espeziea eta lurraldekoia.

Mehatxuak/Kontserbazioa

Mehatxurik ez dagoen espeziea. Kontserbazio egoera onean mantentzen da. Gure lorategi eta parkeetan zuhaizti helduak (zaharrak) mantendu beharra da aipatu beharreko bakarra. Beste zuhaitz-mota batzuen ordez haritzak landatzea espezie hau hiri-parkeetan bizitzearen aldeko neurri egokia litzateke.

Garrapoa-aren bero-mapa Donostian