• eu Txirriskil arrunta
  • es Serín verdecillo
  • iz. zient. Serinus serinus
Sailkapena
F. Fringillidae, O. Passeriformes
Identifikazioa

Fringilidorik txikiena da, kolorazio horia, moko labur eta zabala eta buztanean eskotadura oso nabaria izatea ditu ezaugarri.

Arrek adar altuenetatik kantatzen dute, batez ere eguneko ordurik beroenetan, udaberrian, nabariagoak egiten direlarik.

Izen okerra eman zaien belar "txarren" haziez elikatzen da. Sekundarioki, intsektuak eta fruitu mamitsuen pulpak ere jaten ditu.

Kantua

Timo Tschentscher (XC366731)

Banaketa geografikoa

Europa erdialde eta hegoaldean eta Afrika ipar-mendebaldean dagoen espeziea. EAEn lurralde osoan agertzen da. Donostian, era berean, ia udalerri osoan aipatzen da.Europa erdialde eta hegoaldean eta Afrika ipar-mendebaldean dagoen espeziea. EAEn lurralde osoan agertzen da. Donostian, era berean, ia udalerri osoan aipatzen da.

Habitat-a

Sakabanatutako zuhaitzak dauden eremuetan umatzea gustatzen zaio, hiriko parkeetan, baratzeetan eta lorategietan ere umatu daitekeelarik. Donostiaren kasuan, udalerri osoan oso ondo bananduta dagoen espeziea da, bai landazabal eremuetan eta bai parke eta lorategietan ere.

Lekualdaketak

Neguan, Donostiako udalerriko populazioak ingurutik desagertzen dira, ziur aski neguko hilabeterik gogorrenak eskualde mediterraneoan, Espainia erdialde eta hegoaldean, igarotzera joaten direlarik. Martxo edo apirilean, txirriskil arruntak berriz gure artean ditugu dagoeneko.

Mehatxuak/Kontserbazioa

Mehatxaturik ez dagoen espeziea. Hala ere, plagizida eta herbiziden gehiegikeria, baita belarra etenik gabe moztea ere, horrek txori honentzako elikagai iturri nagusia diren belartxoak kentzea dakarrelarik, bere kontserbaziorako arazoa izan daitezke maila lokalean. Testuinguru honetan, parke eta lorategietan moztu gabeko belarra uztera bideratutako kudeaketa politikak gauzatzea komeniko litzateke.

Txirriskil arrunta-aren bero-mapa Donostian