• eu Harkaitz-zozo urdina
  • es Roquero solitario
  • iz. zient. Saxicola solitarius
Sailkapena
F. Turdidae, O. Passeriformes
Identifikazioa

Zozoa baino pixka bat txikiagoa eta lirainagoa den txori bitxi honek urdin ilun bereizgarri bat dauka arren kasuan; emeak nabarrak eta beheko aldean ildaskatuak dira.

Harkaitzen artean harrapatzen dituen intsektu eta ornogabeetaz elikatzen da; narrasti txikiak eta fruitu mamitsuak ere jaten ditu, azken hauek udazkenean batez ere.

Kantua

Jordi Calvet (XC99691)

Banaketa geografikoa

Banaketa zirkun-mediterranearra duen espeziea, Europa hegoaldean, Afrika iparraldean eta Turkian agertzen da. EAEn lurralde osoan banatuta dago, espezie oso ugaria ez den arren. Eremu menditsuetan nahiz itsaslabarretan bizi da. Donostian bere banaketa Igeldoko kostaldeko harkaitz batzuetara mugatzen da, beraz udalerriko espezie urrienetako eta banaketa murriztuenetako bat duena izango litzateke.

Habitat-a

Espezie litofiloa, harkaizti eta itsaslabarretan bizitzera moldatua, bai kostaldean eta bai mendietan ere. Donostiaren kasuan, kostaldeko harkaiztietan baino ez da aipatu.

Lekualdaketak

Espezie sedentarioa, lurraldekoia.

Mehatxuak/Kontserbazioa

Mehatxaturik ez dagoen espeziea. Donostian populazio eskasaren kontserbaziorako arazo izan daitezkeen mehatxurik ez da hauteman.

Harkaitz-zozo urdina-aren bero-mapa Donostian