• eu Uhalde-enara
  • es Avión zapador
  • iz. zient. Riparia riparia
Sailkapena
F. Hirundinidae, O. Passeriformes
Identifikazioa

Enara marroia gainaldeetan eta zuria azpialdean; banda arre oso berezia du bularrean. Hegal luzeak, zorrotzak, eta buztana urkilan.

Hegan harrapatutako intsektuez elikatzen da.

Kantua

Jarek Matusiak (XC184471)

Banaketa geografikoa

Ia ipar hemisferio osoan banatutako espeziea, Eurasiatik Ipar Amerikaraino. Negua Saharaz hegoaldeko Afrikan, Asiako hego-ekialdean eta Hego Amerikan igarotzen du. EAEn ia lurralde osoan umatzen da, modu sakabanatuan bada ere. Donostian oso espezie eskasa da, ugaltzaile bezala Zubieta eta Lasarteko mugan dagoen Oria ibaiaren eremu batean aipatua.

Habitat-a

Modu naturalean harea edo buztina bezalako substratu biguneko ezpondetan umatzen da; hala ere, Gipuzkoako kasuan, harrizko hormetako eta bideratzeko harri-lubetetako drainatze-hodiekin lotzen da soil-soilik.

Lekualdaketak

Udako hegaztia, Saharaz hegoaldeko Afrikan igarotzen du negua. Oso litekeena da Gipuzkoako hegaztiek Afrika mendebaldean ematea negua, Senegal ibaiaren bokalearen inguruan.

Mehatxuak/Kontserbazioa

Euskadin ‘Kaltebera’ gisa katalogatutako espeziea. Gipuzkoaren kasuan, gaur egun ibai-ebaki hareatsuak edo harea eta legarrak ez egotea eta horrelakoak desagertzeko mehatxua (aldameneko Araban gertatzen den bezala) ez da kontserbaziorako arazo bat. Badirudi espezieak Gipuzkoa kolonizatu duela berriki, bideratze-hormetako hodietan umatzera egokitu baita. Nolanahi ere, hodi horiek desagertzea (lohiz betetzeak, obrak, etab.) bai litzateke mehatxu bat, eta arriskuan jar lezake espezieak udalerrian duen populazio urriaren kontserbazioa. Oria ibaian kolonia artifizialak eraikitzeak espeziea egonkortzen lagun lezake.

Uhalde-enara-aren bero-mapa Donostian