• eu Gailupa
  • es Camachuelo común
  • iz. zient. Pyrrhula pyrrhula
Sailkapena
F. Fringillidae, O. Passeriformes
Identifikazioa

Txolarrearen tamaina antzekoa duen paseriformea. Arraren kolorea nahasezina da: gorria beheko aldeetan, grisa bizkarraldean, burua eta hegoak azabatxe beltz kolorekoak; emeetan marroiak gorria ordezkatzen du eta marroi-grisaxkak bizkarraldeko grisa.

Espezie alejalea; hazi, fruitu mamitsu eta kimuez elikatzen da, eta udan baita intsektuez ere.

Kantua

Timo Tschentscher (XC377651)

Banaketa geografikoa

Banaketa eurasiarra duen espeziea. EAEn lurralde osoan azaltzen da, nahiz eta arraroagoa bihurtzen den isurialde mediterraneoan, bertan ingurune fresko eta hezeetako basoetan bizi da. Donostian udalerri osoan agertzen da.

Habitat-a

Baso hezeei lotua, bertako basoak dauden eremuetan nahiz basoetako ertzetan eta landazabal paisaiako zuhaixketan. Hiriko parke handietan ere bizi da, Ametzagainan adibidez, non hainbat bikote umatzen diren.

Lekualdaketak

Migratzaile partziala; iparralderagoko populazioak Europa hegoaldean igarotzen dute negua, Europa hegoaldekoak, teorikoki, sedentarioak diren bitartean. Donostiaren kasuan, ez dakigu udalerrian umatzen diren bikoteak neguan alde egiten duten ala ez.

Mehatxuak/Kontserbazioa

Mehatxaturik ez dagoen espeziea. Hala ere, bertako baso hostoerorkorra pinu edo eukalipto landaketekin ordezkatzen denean desagertu egiten da. Gainera, basoen "garbiketak" era negatiboan eragiten dio, zuhaixketan umatzen da eta.

Gailupa-aren bero-mapa Donostian