• eu Tuntun arrunta
  • es Acentor común
  • iz. zient. Prunella modularis
Sailkapena
F. Prunellidae, O. Passeriformes
Identifikazioa

Txolarrearen tamaina antzekoa duen txoria, baina itxura lirainagoa duena, moko finarekin. Kolorazio nabarra, burua, paparra eta beheko aldeak gris-urdinxkak dituelarik. Hanka argiak.

Hegazti intsektiboroa; neguan fruitu eta hazietan gehiago oinarritzen den dieta izaten duelarik.

Kantua

Timo Tschentscher (XC384476)

Banaketa geografikoa

Udalerriko baso-eremu gehien dagoen lekuetara mugatzen da, bai kostaldean eta bai barnealdean ere. Hiri barruan, bakarrik Ametzagainako parkean aipatzen da; gainontzeko behaketak Ulian, Landarbason, Oberan, Igeldon eta Zubietan banatzen dira.

Habitat-a

Mendietan zuhaixka eta sastrakadietara loturiko hegaztia; Donostiko kasuan baso gazte eta sakabanatutako zuhaitzekin erlazionatzen da, sastrakadi eta oihanpe ugari dutenak. Ulian edo Igeldon oraindik topa daitezkeen pinadi askoren kasua da.

Lekualdaketak

Kontinente iparraldeko populazioak migratzaileak dira, hegoaldekoak sedentarioak diren bitartean edo, askoz jota, altueran lekualdaketa txikiak burutzen dituzte. Seguruenik Donostian umatzen diren hegaztiak sedentarioak izango dira, baieztatu beharreko hipotesia den arren.

Mehatxuak/Kontserbazioa

Mehatxaturik ez dagoen espeziea. Landaren utzierak, horrek dakarren labore zahar eta larreen ‘sastrakaditze’ prozesuarekin, espezieari mesede egin diezaioke.

Tuntun arrunta-aren bero-mapa Donostian