• eu Mika
  • es Urraca
  • iz. zient. Pica pica
Sailkapena
F. Corvidae, O. Passeriformes
Identifikazioa

Hegaztirik ezagunenetakoa eta identifikatzen errazenetakoa. Kolorazio nahasezina, zuria eta beltza. Isats oso luzea, irisazio berdeekin. Zaratatsua, lurraldekoia, mika bikoteka bizi da edo familia-talde txikietan. Habia zuhaitzetan egiten du makilak erabiliz eta bola forma izaten du.

Oportunista. Ornogabeak, hegaztien arrautza eta txitak, narrastiak, karraskariak, sarraskiak, zaborra... janez elikatzen da.

Kantua

Oscar Campbell (XC401643)

Banaketa geografikoa

Banaketa eremu zabala, ipar hemisferio osoan bizi da, Europatik Asia eta Iparramerikaraino; baita Magreben ere. Euskal Autonomia Erkidegoan lurralde osoan bizi da. Donostian, hainbat koadrikulatan aipatzen da. Oso hiritarrak diren guneak ekiditen ditu, zuhaitz batzuk dituzten eremuak edo paisaia irekiak nahiago baititu. Landazabal eremuetan dauka dentsitate handiena.

Habitat-a

Ia mota guztietako habitatetan umatzen da, baso oso itxietan eta goi-mendietan izan ezik. Donostian, bereziki hiriaren kanpoko aldera, landa-ingurunera eta parke handi batzuetara lotua dago.

Lekualdaketak

Espezie sedentarioa eta lurraldekoia.

Mehatxuak/Kontserbazioa

Mehatxurik ez dagoen espeziea da eta kontserbazio egoera onean mantentzen da. Hala ere, legez kanpoko ehiza eta pozoien erabilera zaindu beharra dago.

Mika-aren bero-mapa Donostian