Sailkapena
F. Sylviidae,
O. Passeriformes
Identifikazioa
Oso antzekoak diren bi espezie dira, orain dela nahiko gutxi ezberdin bezala onartuak izan direnak. Bi espezieak berde-horixka koloreko txori txikiak dira, moko eta hanka finak dituztenak. Kantua ezberdina da bi espezieen artean, nahiz eta hibridoak egoteak askotan espezie biak ondo bereiztea ezinezkoa egiten duen.
Espezie intsektiboroak, udaberrian nektarra eta polena eta udazkenean baiak eta fruituak jaten ikustea ohikoa den arren.
Kantua
Banaketa geografikoa
Txio arrunta Europa mendebaldetik, Espainiako IE barne, Asia erdialderaino eta Ekialde Hurbileraino umatzen da. EAEn duen banaketa ezezaguna da. Litekeena da Donostian ugaltzen diren txio gehienak iberiarrak izatea, baina oraindik egiaztatu beharreko zerbait da. Bereizteko zailtasunak eta Gipuzkoako lurraldea bi espezieen arteko hibridazioa emateko aukera altuko eremu bat izateak, atlas honetarako espezie hauek elkarrekin kontutan hartzeko erabakia ekarri du. collybita/ibericus taldea ia udalerri osoan aipatzen da, bai landa eremuetan eta bai hiriko parkeetan ere. Hala ere, egia da eremu hiritartuagoetan arraroagoak bihurtzen direla.
Habitat-a
Espezie biak, basokoak, baso-mota guztietan umatzen dira. Donostian arrunta da bertako basoetan, baso-landaketetan eta hiriko parkeetan.
Lekualdaketak
Txio iberiarra udakoa da, neguan Saharaz azpiko Afrikara joaten delarik. Bestalde, txio arrunta migratzailea da Europa iparraldeko eskualdeetan eta sedentarioa, antza, kontinentearen hegoaldean. Neguan, hortaz, Donostian behatzen diren txio guztiak collybita dira, horietatik asko jatorri atzerritarra duten hegazti negutarrak direlarik.
Mehatxuak/Kontserbazioa
Mehatxaturik ez dauden espezieak. Toki-mailan, nolabaiteko tamaina duten zuhaiztiak mantentzea berebizikoa da bere kontserbazioa bermatzeko.
Txio arrunta/iberiarra-aren bero-mapa Donostian