Sailkapena
F. Phalacrocoracidae,
O. Pelecaniformes
Identifikazioa
Tamaina handiko hegazti urtarra. Helduek kolore beltza eta berde distiratsua dute. Gandor deigarria, gorteiatze eta umatze garaian soilik agertzen dena. Gazteak arre kolorekoak; beheko parteak zurixkak. Ez nahastu ubarroi handiarekin.
Krustazeotaz eta, batez ere, ur azpian harrapatzen dituen arrainetaz elikatzen da (urpean igeri egiten du).
Kantua
Banaketa geografikoa
Europa eta Afrika iparraldean banatuta dagoen espeziea. Euskal Autonomia Erkidegoan kostalde osoan azaltzen da, Gipuzkoan arraroagoa den arren. Donostian Gipuzkoako koloniarik garrantzitsuena dago eta, hala ere, ez da hamar bikotera heltzen.
Habitat-a
Kostaldeko itsaslabarretan umatzen du, normalean iristeko zailenak diren eremuetan. Donostian Ulian egiten du habia, baina kostalde osoan zehar elikatzen da. Horrenbestez, Uliatik kanpo beste eremu batzuetan ere ikus daiteke, hala nola, Urumea ibaiaren estuarioan (Kursaal zubiaren aurrean eta azpian), Paseo Berrian, portuan, Santa Klarako uhartean edo Igeldon. Orokorrean, ibaian Santa Katalina zubia baino gehiago ez da barneratzen.
Lekualdaketak
Europa hegoaldean populazioak sedentarioak dira. Dena den, Kantauri itsasoan sakabanaketa ematen da neurri batean kostalde osoan zehar.
Mehatxuak/Kontserbazioa
Espezie honen kontserbazio egoera ez da ona. Kantauri itsasokoa den P. a. aristotelis subespezieak beherakada oso nabarmena jasan du azken hamarkadetan zehar. Mehatxatutako Espezieen Euskal Katalogoan "Kaltebera" moduan kalifikatu da espeziea. Nabarmendu beharreko mehatxuen artean arrantza-sareetan harrapatuta geratzeak dakarren heriotza dago (gero eta ohikoagoa), batez ere arrantza kostatik gertu praktikatzen bada. Beste faktore batzuk gehiegizko arrantza, hidrokarburoen isuriak edo umatze garaian eta elikatze eremuetan jasandako eragozpenak dira.
Ubarroi mottoduna-aren bero-mapa Donostian