• eu Pinu-kaskabeltza
  • es Carbonero garrapinos
  • iz. zient. Periparus ater
Sailkapena
F. Paridae, O. Passeriformes
Identifikazioa

Bere ahaide den kaskabeltz handiak baino kolore apalagoa du. Gainaldeak eta hegoak urdin-grisaxkak; behealdeak, nabar-gorrixkak. Burua beltza, masailak, erdilepokoa eta garondoa izan ezik, hauek zuriak baitira. Neguan saldoak osatzen ditu sarri, beste parido batzuk, erregetxoak edo txioak bezalako espezieekin nahastuta.

Ornogabeez elikatzen da eta, neguan, baita pinaziez ere. Janari eskasi garaiei aurre egiteko janaritegiak erabiltzen ditu.

Kantua

Romuald Mikusek (XC412560)

Banaketa geografikoa

Europa eta Asiaren zati handi batean hedatua. Euskal Autonomia Erkidegoan lurralde osoan bizi da. Donostian ohikoa da pinudi eremuetan, bai pinuak bakarrik edo baita beste zuhaitz espezie mota batzuekin nahastuta ere.

Habitat-a

Basoko espeziea, zonalde hotzeko koniferoei lotua. Bigarren maila batean, hostogalkor basoetan, toki landatuetan edo tamaina pixka bat duten hiri barruko parkeetan, non koniferoak bilatzen dituen, ere aipatzen da. Donostian, batez ere, Montereyko pinu-sailetan aipatzen da, edo konifero hau agertzen den Ulia edo Miramon bezalako parke handietan.

Lekualdaketak

Bertako espeziea.

Mehatxuak/Kontserbazioa

Mehatxaturik ez dagoen espeziea. Koniferoen landaketek mesede egin diote bere hedapenari.

Pinu-kaskabeltza-aren bero-mapa Donostian