Sailkapena
F. Passeridae,
O. Passeriformes
Identifikazioa
Europako txolarrerik txikiena da. Bizkarraldea marroia zerrenda beltzekin eta bularra gris argia. Buruan txano marroi bat du, etxe-txolarre arrak duen txano grisa eduki beharrean. Aurpegian, nabarmentzekoa da zuriak diren masailetan puntu beltz bat duela. Sexu biak berdinak dira.
Hazi, fruitu eta ornogabe txikiez elikatzen da. Garaiaren arabera dieta aldatu egiten da.
Kantua
Banaketa geografikoa
Banaketa paleartikoa duen espeziea, Europa eta Asian azaltzen da (Japoniaraino iristen da); baita Afrika ipar-mendebaldean ere. EAEn lurralde osoan agertzen da, baina gero eta arraroagoa da. Beherakada handia jasaten ari den espeziea da. Donostiaren kasuan, ia desagertu egin da. Bikote batzuen behaketa baieztatu da Igeldo, Martutene eta Garbera atzean.
Habitat-a
Laborantza-paisaiak nahiago ditu, zuhaiztiekin txandakatzen diren zelaiekin, baita ibar-baso, ibar edo otalurrak ere. Ohikoa da parke, ortu edo herri eta hirietan. Donostiaren kasuan, hiriaren kanpoaldean dauden baratza-eremuetara mugatzen da ia soilik.
Lekualdaketak
Espezie sedentarioa.
Mehatxuak/Kontserbazioa
Donostiaren kasuan eta, orokorrean, EAEko isurialde kantauriar osoan, espeziearen beherakada oso bortitza izaten ari da. Seguruenik atzerakada horren arrazoietako bat landa-ingurunean ematen ari den aldaketa multzoa da, barne hartuta plagiziden erabilera, landazabalaren urbanizazioa edo landazabal-paisaiaren uztea edo hondatzea, etab.
Landa-txolarrea-aren bero-mapa Donostian