• eu Etxe-txolarrea
  • es Gorrión común
  • iz. zient. Passer domesticus
Sailkapena
F. Passeridae, O. Passeriformes
Identifikazioa

Hegaztirik ezagunenetakoa dugu eta beste hegazti batzuk baino egokitutagoa dago ingurune antropizatuetara. Hegazti sendoa da, bizkarraldea arre kolorekoa dauka, marra beltzez beteta, eta sabelalde grisa. Arrek, gainera, baberoa, bridak eta begi-inguru beltza dituzte, buru-gaina grisa eta alde arre-gorrixkak. Espezie soziala da, baita umatzeko garaian ere, sarri egiten dituelako habiak kolonietan. Ausarta, gizakitik gertu egoten da sarri. Haziak jaten ditu batik bat, baina ugalketa-sasoian intsektuak eta armiarmak ere harrapatzen ditu.

Kantua

Timo Tschentscher (XC344306)

 
Banaketa geografikoa

Espezie kosmopolita; jatorriz Europa eta Asiakoa. Euskal Autonomia Erkidegoan hegazti ugarienetakoa da. Landa- eta hiri-eremuei lotuta dago. Donostia osoan egin ditu habiak, baina jenderik gabeko lekuetan oso gutxi edo bat ere ez dago.

Habitat-a

Eraikinetako zuloetan, leiho-ertzeetan, teilatu azpian eta zuhaitzetan egiten du habia. Ohikoa da kale, plaza eta terrazetan, janari-hondar bila.

Lekualdaketak

Espezie sedentarioa

Mehatxuak/Kontserbazioa

Europako hainbat herrialdetan hegazti honen populazioaren jaitsiera nabarmena egon da. Erresuma Batuan, esaterako, 5.000.000 bikote galdu dira azkeneko hiru hamarkadetan. Espainian, urteko, %-1,2ko jaitsiera-tasa kalkulatzen da. Gainbehera horren arrazoien artean ondorengoak egongo lirateke: gaur egungo nekazaritza-politika eta pestiziden erabilera; soroak abandonatzeak espeziearentzat dakarren habitat-galera; eraikin berrietan umatzeko zulo falta eta parkeak eta kaleak gehiago garbitzeak eta horien kudeaketak eragindako elikagai-galera.

Etxe-txolarrea-aren bero-mapa Donostian