• eu Kaskabeltz handia
  • es Carbonero común
  • iz. zient. Parus major
Sailkapena
F. Paridae, O. Passeriformes
Identifikazioa

Espezie nahasezina, kolore urdin-horikoa. Beheko aldea horia du, erdian marra beltzarekin; bizkarraldea goroldio-berdea eta hegoak eta isatsa urdinak. Burua eta eztarria beltzak, eta orban zuri handi bat masailean. Lumajea antzekoa da bi sexuetan baina arren kolorea biziagoa da. Hegazti ohikoenetakoa da asketan eta ondo hazten da kutxa-habietan. Espezie orojalea da, intsektuak eta armiarmak, haziak, fruituak, materia begetalak… jaten ditu. Egoera latzetan beste hegazti-espezie batzuk harrapatu eta hil ditzake, baita bere neurrikoak ere.

Kantua

Timo Tschentscher (XC309830)

 
Banaketa geografikoa

Europa eta Asiaren zati handi batean dago banatuta. Euskal Autonomia Erkidegoan lurralde osoan bizi da. Donostian ere udalerri osoan aurki dezakegu, basoetatik hasita hiri erdiguneko lorategietaraino, hala nola Gipuzkoa Plazan eta Askatasun Etorbidearen zuhaiztian.

Habitat-a

Baso, parke eta lorategietan umatzen du. Neguan asketan egon ohia da. Espezie troglodita da, eta zuhaitzetako zuloetan umatzen du.

Lekualdaketak

Espezie sedentarioa eta lurraldekoia. Itxura denez gunerik altu eta hotzenetan ugaltzen diren hegaztiak soilik mugitzen dira neguan leku epelagoetara.

Mehatxuak/Kontserbazioa

Espezie hau ez dago arriskuan. Baso-azaleraren errekuperazioa mesedegarria izan da hegazti honentzat, eta azkeneko urteetan urteko %1,2ko hazkunde-tasa izan du. Aldaketa globala da gaur egun hegazti honek izan dezakeen arazoetako bat, udaberriaren aurrerapenak desdoiketa eragin dezakeelako errunaldiaren eta beldarren eklosioaren artean.

Kaskabeltz handia-aren bero-mapa Donostian