• eu Apo-hontza
  • es Autillo europeo
  • iz. zient. Otus scops
Sailkapena
F. Strigidae, O. Strigiformes
Identifikazioa

Oso hontz txikia, grisetik gorrixkara bitarteko kolorea duena, gorputz osoan kolore beltzeko markak dituena. Burua “belarri” pare batez koroatua. Begi horiak. Soinu zorrotza igortzen du, "tiuu", erregularki errepikatua, txantxikuaren antzekoa.

Intsektuak, zizareak eta ornodun txikiak jaten ditu, eta, horregatik, izurriteen kontrol egokitzat hartzen da.

Kantua

Timo Tschentscher (XC330974)

Banaketa geografikoa

Espezie berozalea, Europako hegoaldean, Asiako erdialdean eta Afrikako iparraldean banatua. EAEn lurralde osoan agertzen da. Donostiako kasuan, oso espezie urria da; datu guztien arabera, udalerriko banaketa-eremua nabarmen murriztu da azken urteotan, urbanizazio-prozesuen eta landa-ingurunean gertatzen ari diren aldaketen ondorioz.

Habitat-a

Baso-eremu irekietara egokitutako espeziea da, eta, beraz, ugariagoa da baso-ertzetan, fruta-arbolen laborantzan, dehesetan… Hiri-parkeak ere gustuko ditu, horietan oso ugaria delarik. Donostiako kasuan, ordea, nahiko espezie urria da, eta haren banaketa udalerriko hiri-inguruko eta landa-inguruneko landazabaleko habitatetara mugatzen da.

Lekualdaketak

Udatiarra; negua Saharaz hegoaldeko Afrikan igarotzen duen espeziea da.

Mehatxuak/Kontserbazioa

Nekazaritza-paisaia tradizionalari lotutako beste espezie bat da apo-hontza, eta bere populazioak urritzen ari dira landa-eremuan gertatzen ari diren aldaketen ondorioz; horien artean aipatu behar dira plagiziden erabilera orokortua edo zuhaizti zaharren eta heskaien suntsitzea. Gainera, Donostiako kasuan, hirigunearen hedapena izan daiteke hontz txiki honentzako beste mehatxu garrantzitsuenetako bat.

Apo-hontza-aren bero-mapa Donostian